Eskerrik asko zure bisitagatik

lunes, 10 de enero de 2011

Tutoriala.



Tutorial honetan azaltzen da nola egin bideo lista bat embedr-rekin, eta blog batean argitaratu. Tutoriala egiteko, CamStudio programarekin egin dut, gero bideo formatoa aldatzeko Atube Catcher erabili dut.

domingo, 9 de enero de 2011

Anorexia eta bulimiari buruzko bideo zerrenda

Post honetan argitaratzen dut, anorexia eta bulimiari buruzko bideo zerrenda bat. Espero dut zuen gustokoa izatea.

Delicious TAG

Hemen sakatuz, ikusi dezakegu delicious web-an jarritako ezberdin etiketak edo "tag-ak".

http://www.delicious.com/tags/naitxu

Delicious markak

Hemen sakatuz, del.icio.us -en kreatu dudan laster-markak ikusi dezakegu. Hortze, hainbat elkarte eta erakundeko Web-ak bisitatu dezakegu. Acabe Bizkaia (Bizkaiko bulimia eta anorexiaren kontrako elkartea), edo Acabe Euskadi (Euskadiko bulimia eta anorexiaren kontrako elkartea), zenbait zerrendatzeagaitik.
Sartu eta ikusi laster-markak (social markers).
http://www.delicious.com/naitxu

sábado, 8 de enero de 2011

GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIO GIZARTEAN

Informazio Komunikazioen Teknologiak IKT sortzen diren eredu ekonomiko, sozial eta politikoaren ondorioa dira. Gizarte hezitzaile baten nahia gizarteratzea bideratzen duten IKT-ak dira, ezagutza eta errentagarritasun soziala erraztuko luketena. Tamalez, IKT-ak ekialde gizartearen beharren arabera garatu dira. Gizarte eredua aldatzeko modu bakarra Informazio Gizartea gidatzen duten IKT-ak ezagutu eta erabiltzea ezinbestekoa da, baita bazterketa soziala eragozteko ere.




Eskolak ezinbesteko erronka du gizartearekiko hiritarren prestakuntza, alfabetatze, ikus-entzutezko hizkuntza eta informatikoa bermatu behar baititu. Alor hauek gizarte hezkuntzaren eginbeharrak dira ere pertsona guztien gizarteratze egokia ziurtatzeko.




Gizarte hezitzaileek erronka bikoitza dute:

1- Haien barruko ezagutza pertsonalak handitu IKT-en inguruan.

2- IKT-ak bultzatu, talde prozesu eta irakaskuntza lanak errazteko.




Gizarte hezitzaileek IKTak eraldatu beharko dituzte haien helburu hauek lortzeko:




Hezkuntzara sarbidea erraztu, eskolako ikaskuntza prozesuak hobetu, parte-hartzea eta komunikazioa bultzatu, informazioa eskuratzeko aukera eman, ezagutza sortu, lan kooperatiboa bultzatu, kultur izaera indartu; baita ekintza eta gizarte esku-sartzerako lantresna ere izan.




Goreneko xede bakarra izango genuke, gizarte eredu justuagoa sortzea. Hau da, mundua eraldatu.




Iturria: Alejandro Mnez Gonzalez-en artikulua "Gizarte Hezitzaileen IKT"

martes, 28 de diciembre de 2010

Mapa Kontzeptuala - Manuel Castells-



Mapa kontzeptual honetan Manuel Castells-en elkarrizketa "Citilab" izenekoaren laburpena ikus dezakezue. Mapa kontzeptual hau egiteko Cmap Tolls programaren bitartez egin dut.

Dieta bereziak elikagai arazoak dituztenentzat artikulua.

Hemen ikusi dezakegu Azaroak 2010ko aldizkaria, hamaseigarren orrialdean argitaraturik agertzen dira dieta bereziak elikadura arazoak duten pertsonentzat.

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Chenoa - Dieciseis - abestia



Goear podcast-en aurkitu dut Chenoaren "dieciseis" abestia. Abesti honetan, bulimia eta anorexiaren aurka egiten du eta nahiko inportantea iruditzen zait bertan bidaltzen den mezua.  Goear linka

Acabe Bizkaia


Argazkia sakatuz, edo hemen sakatuz, bisitatu dezakezue "Acabe" izeneko erakundea, Anorexia eta Bulimiaren kontra egiten dute lan eta hainbat programa eta laguntza honen inguru eskuragarri dituzue.
Blogaren helbidea hurrengoa da

martes, 21 de diciembre de 2010

Interneten aurkitutako powerpoint aurkezpena


Hemen ikusi dezakegu internet aurkitu dudan powerpoint aurkezpena. Aurkezpen honetan gaixotasun hauen detekzio goiztiarra eta eskolaren paperari buruz hitz egiten da. Nire ustez eskola lan handia egin behar du arazo honen inguru, sentsibilizazioa eta prebentzioa eskainiz, lehen bait lehen gaixotasun hauen agerpenak ekiditu ahal izateko.

KONPONBIDEAK ARAZOA EKIDITZEKO

Nire ustez, arazo honi aurre egiteko konponbideak hiru esparru nagusitan banatu behar dira: gizartea, gaixotasuna pairatzen duten pertsonek eta haien ingurune hurbileko pertsonak (familia, lagunak …).

Sailkapen honen arrazoia hurrengoa da, gaixotasun honen eragile nagusien artean gizartea dagoela uste dut; hau da, gizartetik mezuak etengabe heltzen zaizkigu (kasu honetan itxura eta arrakastarekin erlazionaturik dauden mezuak) eta gizakiak modu inkontziente zein kontziente batean gizarteak markatzen dizkigun ereduak barneratzen ditu.
Beraz, esan dezaket desegokitzapen honen arrazoia gizarteak berak sorrarazten duela eta gizakiok askotan ez garela horretaz konturatzen. Orduan, egokitzapena lortu nahian estereotipo horien bila joaten gara, baina azkenean, egoera larritzen denean, desegokitzapenean erortzen gara. Guzti honek, pertsona batzuetan besteetan baino eragin handiago izaten du, baina hala ere, guztiok arriskuan gaudela jakin behar dugu. Horregatik uste dut, arazo honi aurre egiteko gizartearekin lan egin behar dela. Gizarteak beste modu batean antolatuta egongo balitz, gaixotasun hau agertu baino lehen, ziur asko ekidin ahal izango litzatekeela.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Interneten aurkitutako anorexiaren aldeko blog-a


Blog hau, interneten bitartez aurkitu dut. Blog honetan, bulimia eta anorexiaren aldeko edukiak agertzen dira. Harrigarria iruditzen nola bultzatu ahal den blog baten bitartez gaixotasun hau pairatzera. Blog honen edukiak nerabe eta gazte askoren eskura dago eta hemen agertzen dena ez dut uste komenigarria izango denik inorentzat.
Blogaren helbidea

Argazkiak



Hona hemen Web Picassaren bitartez jarritako argazki multzoa, pertsona askoren sentsibilitatea mindu ahal dute baina zoritxarrez gaur egun pertsona askok pairatzen duten arazoaren islada da.

martes, 7 de diciembre de 2010

Luciren elkarrizketa





Sarrera honetan ikus dezakegu Lucy izeneko emakume baten elkarrizketa, bertan bere esperientziari buruz hitz egiten du, anorexia eta bulimia gaixotasunak pairatu dituelako.

Bi aukeren bitartez ezagutu ahal duzue Lucy-ren kondaira, hau da, bideoa edo audioaren bitartez.

NOLA ERAGITEN DU GAIXOTASUN HAU?

Anorexiaren larritasunari ahalik eta hurbilen sentitzeko eta ulertzeko, arazoa ikuspegi desberdinetatik aztertzea komenigarria da; hori dela eta, hiru ikuspegi desberdinetatik anorexiaren deskribapena egin dugu (oharra, badira zenbait hitz teknikoak eta ulertzeko zailak izan daitezkeenak, amaieran hitzen esanahia aurki daiteke):


lunes, 6 de diciembre de 2010

Christina Ricci-ren elkarrizketa

A sus treinta años, y cansada de las habladurías sobre su salud, Christina Ricci ha explicado los detalles sobre su anorexia. Ha confesado que estuvo padeciendo la enfermedad desde muy joven, pero no fue hasta los dieciséis años cuando se planteó la perspectiva de verse en un hospital "alimentada a través de un tubo" y decidió luchar para salir adelante. Christina Ricci pasó su adolescencia entre platós, rodeada de focos y cámaras, y fue durante esos años cuando desarrolló un desorden de alimentación que estuvo a punto de llevarla de cabeza al hospital. "Fui realmente anoréxica hasta los dieciséis años", ha reconocido la actriz, según informa Showbiz Spy. En aquel momento, se vio a sí misma teniendo que ser ingresada para poder superar la enfermedad y buscó ayuda para evitar semejante desenlace. "Iban a hospitalizarme y me preocupaba que me alimentaran a la fuerza mediante un tubo. No quería que pasara eso, así que luché", continúa Christina. Aquellos años no fueron fáciles y su recuerdo no es precisamente bueno, pero la joven se alegra de haber pasado por ello pues fue capaz de pelear para sacar adelante su vida. "A veces todavía lo pienso, pero nunca podría volver a hacerlo. Recuerdo que me superaba el sentimiento de desesperanza cuando estaba en ello. Mi cerebro se había convertido en mi mayor tormento. Tenía miedo de mí misma", confiesa Christina. Además, el proceso se vio complicado por los continuos rumores generados por la prensa, algo que ha marcado para siempre a la actriz a la hora de hablar de su vida privada. "Sacaron el asunto a la luz en un artículo cuando yo tenía diecisiete años, aunque ya llevaba un año recuperándome. El periodista habló con un productor totalmente idiota que le dijo que yo no comía en plató", explica la actriz. A partir de ese momento, Christina decidió no callarse nada para evitar que en un futuro pudieran meterle presión con algún secreto: "Eso hizo que empezara a ser ridículamente sincera acerca de todo, para no volver a sentirme avergonzada y evitar que alguien me amenazara con algún asunto".
Christina Ricci -ren elkarrizketa honetan argi ikus daiteke nola famatuak baita ere gaixotasun hau pairatzen duten. Christina Ricci bezala famatu asko egoera berean aurkitzen dira eta nire ustez oso garrantzitsua ikusten dut eredu hauek haien bizipenak azaltzea, azkenean gazte askok hauen izaerak estereotipo bezala hartzen dituztelako.

Anorexiari buruzko azteketa




Power point hau anorexiari buruzko aurkezpen bat egiteko sortu nuen, bertan anorexiari buruz egindako azterketa ikus daiteke eta honen inguruko konponbideak, ondorioak eta bestelako informazioa aurki dezakezue.

TAULA

Hurrengo taulan ikus dezakegu, 15-16 urteko nerabezaroekin egindako ikerketa. Adin tarte hau aukeratu da arrisku tarte nagusiena gauzatu delako. Hala ere, argi utzi behar da gaixotasun hau edozein adinean eman ahal dela.

Gizona Emakumea
Argaltzeko dieta 5,6± 1,0 27,5± 1,9
Gehiegizko pisua 18,0± 1,7 32,0± 2,0


Datuak aztertuz gero, ikus daiteke adin tarte honetan gazte askok argaltzeko dietak jarraitzen dituztela, ehunekoari erreparatuz argi ikusten da loditasun kezka emakumeetan gizonengan baino ematen dela, hala ere, gizonen ehunekoa gero eta gehiago igo da azken urteotan. Bestaldetik gehiegizko pisuaren arazoarekin topatzen gara eta datuak esaten duten bezala ehuneko tasak arduratzeko dira. Beraz esan beharra dago arazo larria dagoela honen inguru eta honetarako gizarteak modu batez eskaintzen dituen estereotipoak aldatu behar ditu eta honetaz gain elikadura osasuntsuago bat bultzatu.

ANOREXIARI BURUZKO MOVIE MAKER




Bideo hau, Movie Maker bitartez eginda dago, anorexiari buruzko aurkezpen baterako sortu nuen eta nahiko interesgarria da. Informazio ugari dago gai honi buruz eta gainera nire ustez informazioa zehatza eta ikusgarria da.
Espero dut zuen gustokoa izatea!

http://www.youtube.com/watch?v=5CwA-yCgp1A

sábado, 4 de diciembre de 2010

ANOREXIARI BURUZKO BIDEOA





Bideo hau you tube-en aurkitu dut, bertan agertzen diren edukiak oso baliagarriak dira anorexiaren arazoari hurbiltzeko eta honi buruzko ezagutzak handitzeko. Gainera argazki ugari ikus daitezke, gehienak gogorrak, beraz espero dut bideo honen bitartez bisitarien sentsibilizazioa bultzatzea, gaitz honi uko egin ahal izateko.

Interneten aurkitutako anorexiari buruzko blog-a


Blog hau, interneten bitartez aurkitu dut. Interesgarria iruditu zait, bertan anorexia eta bulimiaren alde dauden blog-en salaketak egiten dituelako.
Blogaren helbidea

KANPOKO ERAGILEAK




Anorexia eta bulimia ez dira barruko eragileengatik soilik gauzatzen, hau da, kanpo eragileak izugarrizko pisua dute arazo honen aurrean.

Gizarteak etengabe bultzatzen gaitu estereotipo batzuen lorpenera eta modu kontzientean zein inkontzientean barneratzen ditugu. Beraz, esan beharra dago anorexiara bultzatzen duen eragile nagusienetariko bat gizartea dela. Arazoarekin amaitzeko, gizartean honen inguruan lan asko egitea behar beharrezkoa da. Ikusi dudan bezala, hutsune asko daude gaixotasun honen inguruan eta ez soilik gaixotasuna pairatzen dituzten pertsonei zuzendutako laguntzetan, baizik eta gaixo horien gurasoei zuzenduriko laguntzan eta pertsonen prebentzioan ere bai.

Nire ustez, arazoa desagertzeko gizartea aldatu beharra dauka eta horretarako, arazo honi aurre egiteko esparru guztietan baliabide gehiago eskaini behar dira adibidez, prebentzio eta sentsibilizazio programen bitartez, tratamenduei hobekuntzak gehituz eta abar.

jueves, 2 de diciembre de 2010

Anorexiari buruzko Webquest-a

Webquest honetan anorexiari buruz hitz egiten da. Bere helburua gaixotasun honen inguruko ezagutzak zabaltzea.
Webquest honetan anorexia eta bulimiari buruzko hainbat informazio jaso dezakezue.

GIZARTEAN HEDATURIK DAUDEN MITOAK





1- Gaixotasun hau emakumezkoek soilik pairatzen dute 2- Anorexia sendatzen da pisu egoki bat lortuz 3- Anorexia kontrolatzen ikasten bada, bizitza eredu gisa har daiteke 4- Elikadura arazoak dituztenak betidanik arazo mota desberdinak izan dituzten pertsonak dira 5- Anorexiarekin akabatzeko, pertsonari jaten beharrarazi behar zaio 6- Anorexiatik ezin da atera 7- Pertsona anorexikoak besteei min egiteko jateari uzten diote 8- Gaixoak ez dituzte adiskideei albo batean uzten 9- Tratamendu psikologikoa jasotzean sendatu egiten dira 10- Gaur egungo nerabeek igarotzen duten etapa da Nahiz eta gizartean hedaturik dauden mitoak asko izan, nire ustez aipatu ditudan hamar hauek larrienak dira zeren argi uzten dute gaixotasun honen ezjakintasuna dagoela. Hasteko, hamar mito hauek gezurra direlako.".

Anorexia eta bulimia

Kaixo lagunok!
Blog hau egiteko aukeratu dudan gaia anorexia eta bulimia da; nire ustez, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonek gizartean desegokituak daude, haien bizitza aurrera eramatekoan zailtasun asko baitituzte. Hori dela eta, ezinbestekoa iruditzen zait arazo honi buruz azterketa sakona egitea, alde batetik, gizarteari arazoaz kontzientziatzeko (hau da, pertsona asko dira ez dutenak arazoaren larritasuna antzematen) eta bestetik, gaixotasunari aurre egiteko (gero eta pertsona gehiagoei hedatzen ari delako).
Beraz, espero dut blog honen bitartez guztion ezagutzak handitzea anorexia eta bulimiaren inguruan.