Eskerrik asko zure bisitagatik

sábado, 8 de enero de 2011

GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIO GIZARTEAN

Informazio Komunikazioen Teknologiak IKT sortzen diren eredu ekonomiko, sozial eta politikoaren ondorioa dira. Gizarte hezitzaile baten nahia gizarteratzea bideratzen duten IKT-ak dira, ezagutza eta errentagarritasun soziala erraztuko luketena. Tamalez, IKT-ak ekialde gizartearen beharren arabera garatu dira. Gizarte eredua aldatzeko modu bakarra Informazio Gizartea gidatzen duten IKT-ak ezagutu eta erabiltzea ezinbestekoa da, baita bazterketa soziala eragozteko ere.




Eskolak ezinbesteko erronka du gizartearekiko hiritarren prestakuntza, alfabetatze, ikus-entzutezko hizkuntza eta informatikoa bermatu behar baititu. Alor hauek gizarte hezkuntzaren eginbeharrak dira ere pertsona guztien gizarteratze egokia ziurtatzeko.




Gizarte hezitzaileek erronka bikoitza dute:

1- Haien barruko ezagutza pertsonalak handitu IKT-en inguruan.

2- IKT-ak bultzatu, talde prozesu eta irakaskuntza lanak errazteko.




Gizarte hezitzaileek IKTak eraldatu beharko dituzte haien helburu hauek lortzeko:




Hezkuntzara sarbidea erraztu, eskolako ikaskuntza prozesuak hobetu, parte-hartzea eta komunikazioa bultzatu, informazioa eskuratzeko aukera eman, ezagutza sortu, lan kooperatiboa bultzatu, kultur izaera indartu; baita ekintza eta gizarte esku-sartzerako lantresna ere izan.




Goreneko xede bakarra izango genuke, gizarte eredu justuagoa sortzea. Hau da, mundua eraldatu.




Iturria: Alejandro Mnez Gonzalez-en artikulua "Gizarte Hezitzaileen IKT"

No hay comentarios:

Publicar un comentario