sábado, 4 de diciembre de 2010
KANPOKO ERAGILEAK
Anorexia eta bulimia ez dira barruko eragileengatik soilik gauzatzen, hau da, kanpo eragileak izugarrizko pisua dute arazo honen aurrean.
Gizarteak etengabe bultzatzen gaitu estereotipo batzuen lorpenera eta modu kontzientean zein inkontzientean barneratzen ditugu. Beraz, esan beharra dago anorexiara bultzatzen duen eragile nagusienetariko bat gizartea dela. Arazoarekin amaitzeko, gizartean honen inguruan lan asko egitea behar beharrezkoa da. Ikusi dudan bezala, hutsune asko daude gaixotasun honen inguruan eta ez soilik gaixotasuna pairatzen dituzten pertsonei zuzendutako laguntzetan, baizik eta gaixo horien gurasoei zuzenduriko laguntzan eta pertsonen prebentzioan ere bai.
Nire ustez, arazoa desagertzeko gizartea aldatu beharra dauka eta horretarako, arazo honi aurre egiteko esparru guztietan baliabide gehiago eskaini behar dira adibidez, prebentzio eta sentsibilizazio programen bitartez, tratamenduei hobekuntzak gehituz eta abar.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario