Eskerrik asko zure bisitagatik

jueves, 2 de diciembre de 2010

Anorexia eta bulimia

Kaixo lagunok!
Blog hau egiteko aukeratu dudan gaia anorexia eta bulimia da; nire ustez, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonek gizartean desegokituak daude, haien bizitza aurrera eramatekoan zailtasun asko baitituzte. Hori dela eta, ezinbestekoa iruditzen zait arazo honi buruz azterketa sakona egitea, alde batetik, gizarteari arazoaz kontzientziatzeko (hau da, pertsona asko dira ez dutenak arazoaren larritasuna antzematen) eta bestetik, gaixotasunari aurre egiteko (gero eta pertsona gehiagoei hedatzen ari delako).
Beraz, espero dut blog honen bitartez guztion ezagutzak handitzea anorexia eta bulimiaren inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario