Eskerrik asko zure bisitagatik

martes, 21 de diciembre de 2010

KONPONBIDEAK ARAZOA EKIDITZEKO

Nire ustez, arazo honi aurre egiteko konponbideak hiru esparru nagusitan banatu behar dira: gizartea, gaixotasuna pairatzen duten pertsonek eta haien ingurune hurbileko pertsonak (familia, lagunak …).

Sailkapen honen arrazoia hurrengoa da, gaixotasun honen eragile nagusien artean gizartea dagoela uste dut; hau da, gizartetik mezuak etengabe heltzen zaizkigu (kasu honetan itxura eta arrakastarekin erlazionaturik dauden mezuak) eta gizakiak modu inkontziente zein kontziente batean gizarteak markatzen dizkigun ereduak barneratzen ditu.
Beraz, esan dezaket desegokitzapen honen arrazoia gizarteak berak sorrarazten duela eta gizakiok askotan ez garela horretaz konturatzen. Orduan, egokitzapena lortu nahian estereotipo horien bila joaten gara, baina azkenean, egoera larritzen denean, desegokitzapenean erortzen gara. Guzti honek, pertsona batzuetan besteetan baino eragin handiago izaten du, baina hala ere, guztiok arriskuan gaudela jakin behar dugu. Horregatik uste dut, arazo honi aurre egiteko gizartearekin lan egin behar dela. Gizarteak beste modu batean antolatuta egongo balitz, gaixotasun hau agertu baino lehen, ziur asko ekidin ahal izango litzatekeela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario