Eskerrik asko zure bisitagatik

martes, 7 de diciembre de 2010

NOLA ERAGITEN DU GAIXOTASUN HAU?

Anorexiaren larritasunari ahalik eta hurbilen sentitzeko eta ulertzeko, arazoa ikuspegi desberdinetatik aztertzea komenigarria da; hori dela eta, hiru ikuspegi desberdinetatik anorexiaren deskribapena egin dugu (oharra, badira zenbait hitz teknikoak eta ulertzeko zailak izan daitezkeenak, amaieran hitzen esanahia aurki daiteke):





Ikuspegi klinikotik …
Anorexiak, elikadura-portaeraren gogozko murrizketa da. Hasieran nolabaiteko gizentasunean, liseriketaren aztoramenean edo eta *gastralgia batetan “justifikatzen” da. Benetako anorexia (jangura-eza) oso berandu ezartzen da, gosearen galerarekin eta elikadurarenganako intolerantzia gastrikoarekin. Baina janaren murrizketa hau, benetan, gosearen aurka bideratzen den borroka latza besterik ez da. Gosearen sentipen hau, halere, oso berandu onartzen ohi da, lotsaz.

Gaixoaren ikuspegitik ….
Anorexia inguruan zenbait ikerketa egin badira ere, gaur egun oraindik ez dira existitzen ezaugarri espezifikorik pairatu dezaketen pertsonak identifikatzeko. Momentuz, gaixotasun hau pairatzeko arriskua nerabezaroan kokatzen da. Baina gero eta pertsona gehiago dira bizitzako etapa horretatik at sufritzen dutenak.
Anorexia duten pertsonek bere burua beti dauden baino gizenago ikusiko dute. Gizentzeko izua nagusitzen denean gorputzaren zenbait atalekiko *dismorfofobia egon daiteke. Bestalde, gaitz honekin maiz neke ezarekin eta gehiegizko ekimenarekin batera loaren iraupena murriztu egiten da eta neurri aszetikoak hartzen dira: lur gainean lo egin, neurriz kanpo ibili etab. Haien nahiak edota helburuak lortzeko, gezurrak esan zein ingurugiroa maneiatzen saiatu ahal dira.
Elikaduraren murrizketa argaltzearen aitzakiarekin ezartzen da. Gero, berez handiagotzen da, umorea depresio aldera aldatuz. Lortutako elikaduraren murrizketak eta argaltzeak berekiko eta bestearekiko nagusitasun sentimendua indartzen du.
Inguruneko ikuspegitik …
Gizarteari erreparatuz, konturatu ahal gara gaur egun bizi garen gizarte honetan argaltasuna goraipatzen dela; argaltze horrek ezinbestekoa bihurtu da eta ez du kontuan hartzen inolako arazorik. Beraz, esan genezake gizarteak argala ez dagoenari uko egiten diola eta are gehiago, gutxiarazi egiten ere bai.


Telebistan, aldizkarietan, iragarkietan, dendetan … edozein tokitan aurkitzen ditugu pertsona eredu perfektuak: politak eta argalak, nola ez bada. Edertasun eredu horri hurbiltzea hain da zaila ezen badira zenbait dendak produktu “magikoak” saltzen dituztenak (laxanteak, pilulak, diuretikoak …). Orduan, esan genezake, behin edertasun kanonak inposatu eta jendeari txarto sentiarazi ondoren, laguntza eskaintzen dietela “ederrak” izateko; beraz, gizarteak gaixoarazten gaitu? XXI. mendeko negozioa sortu dute?

No hay comentarios:

Publicar un comentario